XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txisteak

Erbia bizi-bizirik

Asintxio ehizera joan da.

Kartutxo guztiak erre dauz eta ez dau ezertxo ere bota.

Eskopetea lepoan dauala etxera dator eta erbi bat ikusi dau zuhaitz-eperdi baten belarri biak tente-tente dauzala.

Asintxiok unatze bat ateradau boltsikotik eta kartutxoaren ordez untzea sartu deutso eskopeteari.

Tiro egin dau eta untzeak erbiaren belarri biak zuhaitzari josi deutsoz.

Holan harrapatu dau Asintxiok erbia bizi-bizirik.

Loba lotsabakoa

-Izeko, zergaitik daukiez hegaztiak lumak?

-Lumarik barik oso itsusiak izango litzatekezalako.

-Eta orduan zergaitik ez dozuz ba zeuk ere lumak jazten?

Ardauzale amorratua

Osagileak, kontsulta baten, esaten deutso gaixoari:

-Luzaro bizi gura badozu, ardaua baino ur gehiago edan behar dozu.

-Hori egiten badot laister hilgo naz, egunean bost litro ardau edaten dodaz eta.

Txarrien berbetea

Neskato batek arratsaldea aititaren baserrian pasatzen dau.

Etxerakoan esaten deutso amari:

-Nik ez nekian gaur arte txarrikumeak berba egiten ebenik.

-Nork esan deutsu hori?

Txarrikumeak ez dabe berbarik egiten.

-Baietz, ama!

Aitak loa hartzen dauanean bezelaxe berba egiten dabela!